XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hori dela ta, ahitua egonik ere, leher eginda badago ere, bere ahalbide fisiko eta intelektualen mugetaraino joanen da.

Ez da inoiz atsedena hartzen eserita geldituko.

Adimenaren hiperaktibitatea ez da hainbeste adimenaren benetako hiperaktibitatea, eskolako lanetan agertzen duen hiperaktibitatea baizik.

Adimenaren beraren funtzionamenduari dagokionez, txirotasuna da nagusi: sorketa pertsonalik eza, pentsamendurik eta asmaketarik eza, konformismoa.

Hiperaktibitate soziala ere badago, baina normaletik itxura bakarrik du moldaera horrek.

Besteak bezala jokatzen saiatzen da, baina harreman txiroak ditu eta gero ta urriagoak.

1.2. Anorexiaren forma klinikoak.

- Ditikentzearen anorexia: lehen urteko bigarren semestreko haurrari gertatzen zaio, edo bigarren urteko lehen semestrekoari.

Ditikentzearen anorexia deritzaion honek, noski, badu zerikusia bularretik edo biberoitik janari solido eta bariatura iragatearekin.

Amak bide guztiak erabili ditu haurrari jan erazteko: haurra lekoratu (distraitu), seduzitu, behartu, lo dagoela jan erazi.

Baina, nahi duena ez du lortzen eta orduan handitu egiten da amaren larritasunaren intentsitatea.

Anorexia moeta hau amaren eta haurraren arteko gatazkaren agerpen izan ohi da.

Ama ez den beste edozein pertsonekin haurrak errazago jaten du.